BERRESKU RATUTAKO HUTSARTEA

Alicia Fernández. Catálogo Exp. Basauri, 1994

Ibilera Iasaiaz barne kontzientziaruntz doala, Adel Alonsok Hutsarte Galdua berreskuratzeko abentura erreflexiboa hasi berri du. Begiradaren ikuspuntu berrien narratzailea izanik, aurreko garai barrokoa uzten du espazioan zentratzeko, beti egon zen barne dimentsio bat lez eta gaurko sormen prozesuak definitu nahi duena.

Narciso (1993) lanaren osteko aurrerapausua, artistak irudiaren azpikoa atzeman nahi zuen proiektua, "gortina bailitzan, izkutatzen duen maskararen atzeko edukin eza eta aldi berean, esentzia horren taupada agerian uzten du bizitzaren benetako edukina balitz bezala", bere hitzen arabera. Prozesu baten oinarria erakutsi, zeinen bitartez, kontzeptuak obretan gauzatzen zituen, eta behin ezarri ondoren, behatzaile aktiboaren baitan esannahi berrientzako inflexio-puntua bihurtu behar ziren.

Orain, lirismo plastikoaz gainezka dagoen espresio zorrotzarekin, lanek emozioz beteriko gizon-lur baten alderik misteriotsuena azaltzen digute. Kanpoaldean bidea hasi, atea igarotzeko eta barne edukinak aztertzen galtzeko, berriro ere baitako esperientzia berria proposatuz. Horretarako, Adel Alonsok itxurako erabaki zehatzak hartzera behartzen dion hizkuntz murritza erabiltzen du, era honetan, orain dagoen galeren eta ukazioen prozesu garbizalea nabarmenduz.

Ormaren gainean zulatutako malkoek berez duten substantzia ixurtzen dute bere barruan. Azaleran irekidurak, esannahi anitz erakusten dute, airea, argia, soinua. Zulatzeko prest dauden zabaldutako hutsuneak dira. Zentzua berreskuratzen duena ez da lana, ikuslea baizik; hutsarte galdua... "ukazioaren baitan", Rilkek esango zuen bezala.

la antzematen ez den espazioa miatu eta deskubritu, oroitzapena gogora ekartzearekin batera moldatzeko. Poetikoki lanak arinak bihurtzen dira eta bere eskultura-itxura galtzen da. Ormaren gainean, beiraren gardentasunak eta materialen garbitasunak kualitate ia piktorikoak agertzen dituzte. Denak ordena dauka, gogoetarako gonbitea egiten duen oreka zorrotza. Egileak ibilbide lasaia aurkezten du, kontuz egindako hurbilketa, zertarako eta "urruntasunak urrunekoa ikusten ez uzteko eta gertukoaren hurbiltasunarengatik ikusten ez duguna atzemateko".

Lanaren barruko taupadaren dardara sentitzeko begirada bereganatu. Presentzia eta ausentziaren bitarteko espazioa igarotzeko. Aurrez aurre, maskararik gabe. Adel Alonso zabaldutako inorena ez den lur enigmatiko bateruntz doa, eta sentsibilitatez beteriko bidaian partehartzera gonbidatzen digu.